Kezka Dantza Taldeak soka dantza egin zuen sanjuanetako omenduekin
Urtero bezala, Kezka Dantza Taldeak bizirik mantendu zuen sanjuanetako ohitura errotu hau, dantzaren bidez herriaren nortasuna eraikitzen lagundu duten pertsona eta eragileei merezitako aitortza eginez.
2026/06/25
10:59
Ana Aizpurua
Argazkiak: Silbia Hernandez
Sanjuanetako une hunkigarrienetakoa bizi izan zen atzo berriro ere Untzagan. Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Txistulari Taldeak gidatuta, aurtengo omenduak izan ziren soka dantzaren protagonistetako batzuk, herriaren aitortza eta esker ona jaso zituzten ekitaldi berezi batean.
Erromeria
Soka dantza hasi baino lehen, Jainaga eta Narbaiza trikitilariek jaietako unerik alaienetakoa eskaini zuten musikaren eta dantzaren bidez, Untzaga herri-giroz eta alaitasunez betez.






































