Musika, umeentzako ekintzak eta Drag tailerra nagusi San Juan eguneko arratsaldean

San Juan eguneko arratsaldea geldo hasi genuen, beroak eragindako lasaitasunarekin, baina poliki-poliki hasi zen jai-giroa sortzen.
2026/06/25 08:54
eta kitto!

Hasteko, eibarkotransmaribibolluak-en eta jaixakherrixak-en eskutik Drag Tailerra egin zuten Kultun. Eta 20:00etatik aurrera musika izan zen nagusi: Matraka_elektrotxaranga-k dantzan jarri zituen Eibarko kaleak berriz, Xaibor DJ-ek arratsalde gozagarria eskaini zien umeei eta Latuna Bando etxean aritu zen, gustura, gozatuz eta gozaraziz. 

Gainera, Umeen Eguna egin zen txosnetan eta Titiritantes konpainiak ikuskizun zoragarria eskaini zuen. Ez dago batere txarto 40 gradoko tenperaturaren bueltan ibili zen San Juan egun baterako, ezta?