Oier Areitio motorzale eibartarra hil da Trabakuan izandako istripuan

Oier Areitio motorzale eibartarra hil da Trabakuan izandako istripuan
ETA KITTO 2019, sep 25

Astelehenean arratsaldeko bederatziak hamar gutxiagotan gertatu zen istripuan auto baten kontra jo zuen BI-633 errepidearen 37,500 km-an, Mallabiko Zengotita auzoan, Trabakuako bidean. Oier Areitiok larritasun handiko zauriak jasan zituen eta istripua gertatu zen tokian zendu zen. Berarekin motorrean zihoan 21 urteko Galdakaoko emakumea, berriz, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin.

Areitioren hileta-elizkizunak gaur egingo dira San Andres elizan 19:00etan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »