Osakidetzak boluntarioak eskatu ditu Curevac txertoa probatzeko

Osakidetzak boluntarioak eskatu ditu Curevac txertoa probatzeko
ETA KITTO 2021, Urt 26

WhatsAppetik zirkulatzen duen mezuaren egiazkotasuna berretsi du VOSTeuskadik. Txertoa jaso ez duten eta COVID-19a pasatu ez duten 18 urtetik gorako boluntarioak eskatzen dituzte. 

Azken egunetan testu-mezu bat zabaldu da WhatsApp-ean, eta boluntario batzuk eskatu dituzte CureVacRNS enpresa alemaniarraren koronabirusaren aurkako txerto berria probatzeko. VOSTeuskadik Twitter kontuaren bitartez baieztatu du informazio hori benetakoa dela eta saiakuntza klinikorako parte-hartzaile bila ari direla.

WhatsApp bidez zabaltzen ari den mezuak Gurutzetako Ospitalean egingo den saiakuntza klinikoari egiten dio erreferentzia. Horrela, 18 urtetik gorako boluntarioak eskatu dituzte, COVID-19aren aurkako txertorik ez dutenak eta gaixotasuna pasatu ez dutenak. Saiakuntzak txertoaren bi dosi behar ditu, 28 eguneko tartearekin.

Parte-hartzaileek urtebetean zehar jarraipena jasoko dute mediku-bisitekin eta telefono-deiekin, baita informazioa erraztuko dien aplikazio baterako sarbidea izango dute.

Testuak azaltzen duenez, parte hartzen dutenek edozein unetan atera ahal izango dira azterketatik eta txertoa edo plazeboa jaso zuten jakin ahal izango dute. Halaber, gogorarazi du entseguak otsailaren 15ean hasiko direla eta telefonoz deituko dutela hitzordua, eguna eta ordua zehazteko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »