Osasun sailaren kontingentzia-planak Zaintza Intentsiboetako Unitateetan ohe-kopurua bikoiztea ahalbidetuko du

Osasun sailaren kontingentzia-planak Zaintza Intentsiboetako Unitateetan ohe-kopurua bikoiztea ahalbidetuko du
ETA KITTO 2020, Mar 24

Zapatuan Iñigo Urkullu Lehendakariak iragarri eta Osasun sailak gauzatu duen Zaintza Intentsiboetako Unitateetarako (ZIU) kontingentzia-planaren edukia azaldu du gaur Nekane Murga Osasun sailburuak, COVID19aren bilakaeraren berri emateko eguneroko agerraldian. Esandakoaren arabera, berak zuzendutako saila urtarrilaz geroztik garatzen ari den ekimenen baitan kokatzen den plan honek “COVID19ak jota dauden gaixoentzako ZIUko ohe kopurua bikoizteko aukera ahalbidetuko du”.
Planak lau jokaleku aurrikusten ditu, Euskadin bilakaera ez homogeneoa duen epidemiaren eraginaren araberakoak.
-266 ohe, 2. jokalekua.
-463 ohe, 3. jokalekua (gaur egun Araban bizi dena).
-550 ohe baino gehiago, 4. Jokalekua (Euskadi ez da oraindik horretara ailegatu).
Plan hau beste bik osatzen dute: ekipoak eskuratzeko planak, ohe guztiak beharrezko ekipamenduez hornitzeko; eta giza baliabideetako planak, unitateon pertsonala (medikuak zein erizainak) sendotzeko, elkarte zientifikoek gomendatzen dituzten ratioak mantentzen ahaleginduz, beti ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »