Hasi da COVID-19ari eta gripeari aurre egiteko txertaketa-kanpaina arrisku-taldeentzat

Hasi da COVID-19ari eta gripeari aurre egiteko txertaketa-kanpaina arrisku-taldeentzat
2022/10/04 eta kitto!
Atzo hasi zen COVID-19ari eta gripeari aurre egiteko txertaketa-kanpaina bateratua Euskadin eta, lehen egunean, 14.600 txerto inguru eman zituzten eta 63.200 hitzordu eskatu ziren. “Bai, txertatzen gara” goiburuko kanpainarekin argi laga nahi dute “txertaketa dela tresnarik eraginkorrena bi gaixotasun horiei aurre egiteko”. Osakidetzak txertaketa bikoitza eskainiko du, beso bakoitzean ziztada bat.

Osakidetzak arrisku-talde hauei jarriko die txertoa lehendabizi:

  • 65 urtetik gorako pertsonak

  • Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak...

  • Haurdun daudenak

  • Osasunaren eremuko eta eremu soziosanitarioko profesionalak


Aipatutako arrisku-taldeetako pertsonei emango diete lehentasuna kanpainaren lehen egunetan. Beraz, arrisku-talde batekoa bazara, eskatu hitzordua zure osasun-zentrora deituta edo, bestela, Internet bidez, Osakidetzaren webgunean.
Arrisku-talde batekoa EZ bazara, berriz, azaroaren 1era arte itxaron beharko duzu hitzordua eskatzeko, webgunearen bidez edo osasun-zentrora deituta.

osakidetza-kartel