Ospitaletan erabiltzeko materiala 3D inpresorekin egiteko plataforma sortu dute

Ospitaletan erabiltzeko materiala 3D inpresorekin egiteko plataforma sortu dute
2020/03/21 eta kitto!
Hainbat lagunek maker plataforma bat eratu dute, Euskadiko ospitaletan behar den materiala 3D inpresorak erabilita egiteko. Horretarako https://covideuskadi.net sortu dute eta, diotenez, benetan dauden premiak zeintzuk diren jakiteko, euren burua ezagutzera eman nahi dute. Dagoeneko maskarillak eta beste gauza batzuk inprimitzen hasi dira eta etxean horrelako inpresorak dituztenei taldera batzeko deia egin dute.