Arnaldo Otegik Armeria Eskolan aurkeztuko du gaur EH Bilduk azaroaren 20rako deitu duen mobilizazio nazionala

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Arnaldo Otegik Armeria Eskolan aurkeztuko du gaur EH Bilduk azaroaren 20rako deitu duen mobilizazio nazionala
ETA KITTO 2021, Urr 18

Gaur arratsaldean, 18:00etan Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia Eibarren egongo da, “irekitzen ari zaigun abagunearen inguruko hausnarketak partekatzeko”. Izan ere, osasun larrialdiak azken bi urteetako jarduna erabat baldintzatu duela eta, egoerari aurre egin eta bere militantzia guztia berriz ere kalean batzeko apustua egin du EH Bilduk eta, horretarako, mobilizazio nazionala deitu du Bilbon azaroaren 20rako, “Konpromisoa” goiburuari jarraituta. Asmoa “Euskal Herri aske baten bidean urratsak emateko prest dauden herritarrak batzea” da, “lortu arte. Aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte”, mobilizazioaren aurkezpenean aurreratu zutenez.

Otegiren hitzaldia Armeria Eskolan izango da eta, bertan ez ezik, Interneten ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, EH Bilduk streaming bidez emango baitu bere sare sozialetan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »