Azaroaren 10era arte luzatu dute Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa baloratzeko inkesta betetzeko epea

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Azaroaren 10era arte luzatu dute Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa baloratzeko inkesta betetzeko epea
ETA KITTO 2020, Aza 03

Azaroaren 10era arte luzatu dute Eibarko Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa baloratzeko inkesta betetzeko epea. Inkestari esker Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetu nahi dute eta, horregatik, jende guztia animatu nahi dute inkesta betetzera. Inkesta anonimoa eta konfidentziala da eta Udalaren webgunearen bidez bete daiteke. Azaldu dutenez, “inkesta horren bidez lortutako emaitzak, bakar-bakarrik, komunikazio instituzionalaren eta udal-gardentasunaren arloan Udalak duen egoeraren azterketa osatzeko erabiliko dira, zeina Komunikazio eta Gardentasun Plan berriaren parte baita”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »