Bihar 11:30ean ailegatuko da Eibarrera Sareren Bizikleta Itzulia

Bihar 11:30ean ailegatuko da Eibarrera Sareren Bizikleta Itzulia
2022/07/22 eta kitto!
Gaur goizean Etxarri-Aranatzetik abiatu den Sareren Bizikleta Itzulia bihar ailegatuko da Eibarrera, 11:30ean. Egun berean Iparralde osoa blokeatuko dute Bake Bidea eta Bakearen Artisauek eta txirrindulariek ere Eibarren errepidearen blokeo sinbolikoa egingo dute. Hori dela eta, herritarrei bihar 11:30ean Untzagara joateko deia egin dute.

Bizikleta Itzulia gaur Durangoraino (Bizkaia) joango da, Arabatik pasatuta. Uztailaren 23an, Durangotik Azpeitira (Gipuzkoa), eta uztailaren 24an bide laburragoa egingo du, Azpeititik Donostiara.