Bihar estreinatuko dute “Altxa!” hamaikagara.eus atarian

Bihar estreinatuko dute “Altxa!” hamaikagara.eus atarian
2020/10/30 eta kitto!
Hamaika Gara eta Gure Esku, erreferendumaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduen eskutik “Altxa!” ikuskizun eta ekitaldi politikoaren aurkezpena egin behar zuten bihar arratsaldean Arrate Kultur Elkartean, baina COVID-19k eragin duen egoerak okerrera egin duela ikusita, azkenean bertan behera lagatzeko erabakia hartu dute antolatzaileek. Hala ere, aurreikusita zegoen moduan, ekitaldia streaming bitartez jarraitzeko aukera egongo da, internet bitartez http://hamaikagara.eus helbidearen bitartez, 18:00etatik aurrera (internet bidez ikusteko sarrerak 3 euro balio du). Amancay Gaztañagak zuzendu du “Altxa!”, Gotzon Barandiaranen gidoiari jarraituz. Bertan parte hartu dutenen artean Erika Olaizola, Iraia Elias eta Laura Penagos aktoreak, Amets Arzallus bertsolaria, Eñaut Elorrieta musikaria, Dupla eta beste batzuk daude.

Erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboa abiatu du Gure Eskuk hamaikagara.eus atariaren bidez. Bertan eman daiteke atxikimendua eta bertan aurkituko dituzue kanpainaren xehetasunak.

[video width="1280" height="720" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/10/VID-20201028-WA0024.mp4"][/video]

[video width="720" height="406" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/10/VID-20201028-WA0023.mp4"][/video]