Eibarko EH Bilduk abiatzear den barne prozesua azaltzeko herri batzarra egingo du gaur

Eibarko EH Bilduk abiatzear den barne prozesua azaltzeko herri batzarra egingo du gaur
2021/06/16 eta kitto!
Hamar urte bete dira “Bildu eratu eta ilusioz hauteskundeetan lehen aldiz aurkezteko aukera izan genuenetik. Orduko mataza-hariak ibilbide emankorra josi du eta Eibarko EH Bilduk ere egin du bere ekarpena herrian”. Aurrera egiten jarraitzeko, EH Bilduren komunitatea zabaltzeko asmoa daukate eta, horretarako, prozesu bat ipiniko dute martxan. Hori azaltzeko herri batzarra egingo da gaur, 18:30ean Kultun. Ordu eta erdiko iraupena izango du eta, aforoa kontrolatzeko, bildu@eibar.eus helbidera idatzi edo 943708428 telefonora deitzeko eskatu dute.