Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 25era atzeratu du eskoletara buelta

Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 25era atzeratu du eskoletara buelta
ETA KITTO 2020, Mai 14

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak prentsaurrekoan iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak astebete, maiatzaren 25era atzeratu du aurrez aurreko eskolen itzulera DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat “hezkuntza-komunitatea gehiago ez tentsionatzeko” eta gaur egun dauden “zalantza juridikoak” horren esku ez lagatzeko.

Erkorekak azaldu duenez, ikasgelen irekiera astebete atzeratzea egokia da, “Espainiako Gobernuak oraindik ez dituelako arau batean jaso itzulera horretarako berme juridikoak”. Gaineratu duenez, “nahiago dugu hasierako proposamena astebete atzeratu, eta datorren astean lasaitasun handiagoarekin ibili, eskolen itzulera patxadaz antolatzeko”. Gai honi buruz esandakoa jarraian entzun dezakezue:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »