Peatonalizazioan sakontzea eskatu du EH Bilduk

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Peatonalizazioan sakontzea eskatu du EH Bilduk
ETA KITTO 2020, Mai 11

Eibarko EH Bilduk hiriaren egituraren inguruan hausnarketa egin eta peatonalizazioan sakontzeko unea dela uste du. Diotenez, “Covid-19aren osasun krisi larriak biztanleriaren mugikortasun ohiturak aldatu ditu. Herritarrek ibiltzeko toki zabalagoak behar ditugu segurtasun tarteak bete ahal izateko. Deseskalada fase honetan gainera, ohikoa da eibartarrak karreterak hartu eta ibilgailuei tokia hartzen ikustea”.

Bildukoen ustez, “osasun krisiak kotxe bidezko desplazamenduak murriztu eta Eibarko hiriaren egiturak dituen gabeziak ere oso agerian laga ditu. Erabateko lehentasuna dute ibilgailuek. Paradigma aldaketa bat aurrera eramateko une egokia bizi dugu. Gainera, ostalariek terrazak handitzeko eskaera mahai gaineratu duten honetan, EH Bilduk argi dauka hausnarketa hori oinezkoentzako guneak handitzearekin lotuta joan behar dela”. Horrekin batera, Barrenatik Amañara joango litzatekeen bidegorri-pasealekua gauzatzeko une egokia dela pentsatzen dute eta prest azaldu dira “peatonalizazioan sakontzeko, ordutegiak handitzeko, gune gehiago sortzeko, espaloiak handitzeko eta hiri barruko bidegorri-pasealekuan aurrera pausoak emateko”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »