Sarek kalejira eta material salmenta antolatu ditu bihar arratsalderako

Sarek kalejira eta material salmenta antolatu ditu bihar arratsalderako
2020/06/25 eta kitto!
Bihar ekaineko azken barixakua dela eta, Eibarko Sarek hileroko ekitaldiari ikutu berezia eman nahi izan dio: “Arratsaldeko 19:30ean, Untzagatik abiatuta kalejira alai eta koloretsua egingo dugu. Maskarak jantzita, bi zutabetan eta distantzia zainduta, herriari buelta emango diogu eta musika pixkat ipiniko dugu”. Kalejira hasi baino lehen, arratsaldeko 18:00etan, Untzaga inguruan mahai bat jarriko dute, Izan Bidea dinamika jendeari azaltzeko eta informazioa emateko. Horrekin batera, kamisetak, besokoak... ere izango dituzte salgai. Sareko ordezkarien berbetan, “martxan jarri dugun dinamika aktibatzailea izan dadin nahi dugu. Izan ere, guztiok izan behar dugu bide; etxerako, bakerako eta elkarbizitzarako bide”.