Sarek zapaturako deitu duen manifestaziora joateko autobuserako izena emateko azken eguna da bihar

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Sarek zapaturako deitu duen manifestaziora joateko autobuserako izena emateko azken eguna da bihar
ETA KITTO 2021, Urr 21

Maiatza amaieran hasi eta herriz herri, eskualdez eskualde eta herrialdez herrialde martxan izan den Ibilian- Ibilian, etxerako bidean!” dinamikari lotutako azken ekimena zapatuan, urriaren 23an egingo da, Donostian. Egun horretarako manifestazio orokorra deitu dute, 17.00etan, Antiguatik abiatuta. Eibartik bertara joateko autobusa antolatzen ari dira (15:30ean Ego Gainen) eta, interesa izanez gero, lehenbailehen eman behar da izena Buenos Aires, Deportibo, Beleko, Guridi eta Kultu tabernetan, zerrendak bihar 20:00etan jasoko dituzte eta.

Bestalde, antolakuntzarako laguntza behar dutela adierazi dute. Prest egonez gero Antiguako elizaren atarian egon beharko da zapatuan, 16:30ean. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko Eibarko Sareko arduradunekin kontaktuan ipini daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »