Zapatu goizean egingo da alkate berria izendatzeko Udal Batzarra, udaletxeko pleno aretoan

Zapatu goizean egingo da alkate berria izendatzeko Udal Batzarra, udaletxeko pleno aretoan
2021/03/11 eta kitto!
Zapatu goizean, 10:30ean hasiko da Eibarko alkate edo alkatesa berria izendatzeko Udal Batzarra, udaletxeko pleno aretoan. Azken aldiko bilera guztiak telematikoak izan diren arren, zapatukoa presentziala izan behar da nahitaez, zinegotziek botoa eman beharko dutelako. De los Toyosek karguari uko egin zuenean adierazi zuen Eibarko PSE-EEko alkategaia Jon Iraola izango dela.