Primeran pasatu zuten Barixakuak Jolasian Urkizuko parkean antolatu ziren jolasetan

Primeran pasatu zuten Barixakuak Jolasian Urkizuko parkean antolatu ziren jolasetan
ETA KITTO 2021, Ots 22

Joan den barixakuan 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat jolasak antolatu zituen …eta kitto! Euskara Elkarteak Barixakuak Jolasian ekimenaren barruan. Hiru begiraleren laguntzarekin jolas dibertigarriak antolatu ziren parkean eta, eguraldia lagun, erantzun paregabea jaso zuen ekimenak.

Umeek jolasten zuten bitartean, …eta kitto!-ko dinamizatzaileak gurasoengana hurbildu ziren Gurasoak Berbetan egitasmoaren berri ematera. Guraso eta seme-alaben eta guraso ezberdinen arteko harremana eta familia-giroa euskalduntzea du helburua egitasmoak, eta hainbat ekimen antolatzen ditu …eta kitto!-k urtean zehar helburu horretara iristeko: mintzapraktikako taldeak, jolasak auzoetan, tailerrak…

Barixakuak Jolasian-eko hurrengo saioa barixaku honetan izango da, otsailak 26, Torrekuako parkean, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.

Barixakuak Urkizu 1MBarixakuak Urkizu 2MBarixakuak Urkizu 3MBarixakuak Urkizu 4M

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »