Primeran pasatu zuten txikiek Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasekin

Primeran pasatu zuten txikiek Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasekin
2021/02/01 eta kitto!
Txaltxa Zelain izan zen joan den ostiralean ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Barixakuak Jolasian ekimena. 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat jolasak antolatu zituen eta primeran pasatu zuten etxeko txikiek.  Gurasoak Berbetan egitasmoaren barruan antolatzen du ...eta kitto!-k  ekimen hau, eta,  umeek jolasten duten bitartean, ume horien gurasoei mintzapraktikako programaren berri ematea du helburu.

Hurrengo saioa otsailaren 19an izango da Urkizuko parkean.

Barixakuak 2M