Koronabirusak ez du San Juan surik itzali

Koronabirusak ez du San Juan surik itzali
2020/06/25 eta kitto!
Bizi dugun egoera dela-eta,  aurten ezin izan dugu ...eta kitto! Euskara Elkarteak Untzagan antolatu ohi duen suaz gozatu, baina eibartar askok beste era batera ospatu zuten urteko gaurik magikoena. Baserri inguruetan hainbat su ikusteko aukera izan genuen ekainaren 23an iluntzean, San Juan egunaren bezperan. Baten batzuk suaren gainean salto egitera ere animatu ziren.

Koronabirusaren eraginez ezin izan ditugu sanjuanak nahiko genukeen moduan ospatu, baina San Juan sua,behintzat, ez du itzaltzerik lortu.Sua1

SAlto 1