Urteroko ohiturari jarraituz, Santa Ageda bezperan herriko hainbat talde kalera irten ziren santaeskean, Sizilian jaiotako martiriaren omenezko koplak kantatzen. …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik egin zen kalejirarako oso talde polita elkartu zen eta, Musika Eskolako Marisol Arrillaga soinujoleak eta ikasleek eta Eibarko Kantuzaleak taldekoek lagunduta, kalejiran ibili ziren Urkizu inguruan. Amaieran, gainera, euskara elkartearen egoitzan txokolate beroa eta txorizo egosia jan zituzten.
Kaleetan Kantuz taldekoak ere Urkizutik abiatu ziren santaeskean eta, Untzagarako bidean, hainbat geldialdi egin zituzten koplak kantatzeko:
Eta Sostoa abesbatzak, berriz, 19:30ean ekin zion Santa Ageda bezperako kalejirari, Ego Gain kalean, Eibarko trikitilariek lagunduta. Urteroko moduan, Urkizun amaitu zuten ibilbidea.