Santa Zezilia ospatzeko kalejira eta serenata egingo dituzte gaur musikariek

Santa Zezilia ospatzeko kalejira eta serenata egingo dituzte gaur musikariek
ETA KITTO 2019, Aza 22

Gaur Santa Zezilia, musikarien babeslearen eguna da eta, hori ospatzeko, Usartza Txistulari Taldekoek kalejira egingo dute gaur,  19:00etatik aurrera: Urkizutik irtengo dira eta ibilbidean Bittor Sarasketa, Estaziño, Ibarkurutze, Errebal, anbulatorioa, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Ego-gain zeharkatuko dituzte, 21:30ak aldera Guridi taberna parean amaitzeko. Dena dela, eguraldiaren arabera ibilbidea alda daitekeela aurreratu dute.

Eta Eibarko Cielito Musika Bandakoak gaur gauerdian Untzagatik abiatuko dira, urteroko moduan “Serenata” eskaintzeko. Santa Zeziliaren omenezko kontzertua, berriz, domekan izango da, 12:30ean Coliseoan. Carlos Sanchez-Barbak zuzenduta, honako piezak joko dituzte: “La rodana” (Ferrer Ferran), “El Tambor de Granaderos” (Ruperto Chapi), “Ross Roy” (Jacob de Haan), “My Fair Lady” (Frederick Loewe) eta “Hercules” (Alan Menken).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »