Azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia, baina Eibarko Musika Bandak astebururako prestatu ditu ospakizunak. Barixaku gauean, 23:55ean, serenata eskainiko du herriko kaleetan zehar, Untzagatik hasita. Euria eginez gero, udaletxeko arkupean egingo da.
Domekan, bestetik, kontzertu berezia eskainiko dute Coliseoan, 12:30ean, Rodolfo Epelde maisuarekin batera. Eibartarra munduko tronpa-jole garrantzitsuenetako bat da eta bost pieza joko ditu Eibarko Musika Bandarekin batera.
Hau izango da domekako kontzertuaren egitaraua:
. Nobleen prozesioa (N. Rimsky Korsakov).
. Loreen valsa (P. I. Tchaikovsky).
. Morceau de Concert, tronparako (C. Saint Saëns).
. Jurassic Park (J. Williams).
. Cape Horn (O. Schwarz).
#kalejira#musika banda#Santa Zezilia.#Eibarko Musika Bandarodolfo epeldeserenatatronpa