Pello Osoro hirugarren izan zen distantzia erdiko Ciudad de Santander Triatloian

Julen Anduezaren eta Alejandro Rodriguez Riloren atzetik helmugaratu zen atleta eibartarra
Pello Osoro hirugarren izan zen distantzia erdiko Ciudad de Santander Triatloian
2026/09/22 16:17
Ekhi Belar Errasti

Ciudad de Santander triatloia jokatu zen asteburuan eta, gizonezkoen distantzia erdiko proban, Pello Osoro podiumera igo zen. Julen Anduezak irabazi zuen proba, Alejandro Rodriguez Rilo izan bigarren eta atleta eibartarra hirugarren postuan helmugaratu zen. “Orokorrean, lasterketa ona, baina gauzak fintzen joan behar gara”, adierazi zuen sare sozialetan.

Izan ere, Osorok azken probetan izandako sentsazioak hobetu nahi zituen eta, itxura denez, helburu hori lortu du. Gainera, lehen postua ez zuen oso urruti izan, minutu eta hamasei segundora hain zuzen ere. Ohikoa denez, eibartarrak bizikleta gainean erakutsi zuen nagusitasun osoa, baina antxintxiketaldian aurrea hartu zioten.

EmakumezkoetanHelene Alberdi izan zen irabazle. Maria Vilasek zortzi minutuko aldea ateratzen zion korrikaldia hasi baino lehen, baina zumaiarrak demaseko erakustaldia egin eta aurrea hartu zion, helmugan minutu eta erdi baino gehiagoko aldea ateraz.