Beste porrot bat Ohorezko Erregional Mailako CD Urki-rentzat

Talde gorriak ez du punturik lortu denboraldiko lehen partidetan
Beste porrot bat Ohorezko Erregional Mailako CD Urki-rentzat
2026/09/22 16:05
Ekhi Belar Errasti

Ez dihardu oso denboraldi hasiera ona izaten Ohorezko Erregional Mailako CD Urki-rentzat. Bi partida jokatu ditu orain arte eta biak galdu ditu. Lehenengoan 4-1 galdu zuen Zarautzen aurka eta bigarrenean ere lau gol sartu zizkioten, baina talde eibartarrak ez zuen bakarra ere lortu.

Lehen zatia parekatua izan zen eta hutsean iritsi ziren atsedenaldira, baina bigarrenean Hondarribiak nagusitasun osoa erakutsi zuen. Gauzak horrela, Urki sailkapeneko azkenengo postuan da punturik gabe eta hurrengo jardunaldian Orioko FT-ri egingo dio bisita, larunbatean, 17:30ean.