Santa Zeziliaren omenezko emanaldi bereziak egingo dituzte musikariek

Santa Zeziliaren omenezko emanaldi bereziak egingo dituzte musikariek
ETA KITTO 2018, Aza 22

Gaur (azaroak 22) Santa Zezilia, musikarien patroiaren eguna dela eta, urteroko moduan herriko taldeek emanaldi bereziak antolatu dituzte bere omenez. Usartza Txistulari Taldekoek aurreko domekan, Coliseoan egin zuten Ganbera Kontzertuarekin ospatu zuten beraien zaindariaren eguna. Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleak, berriz, atzo ibili ziren kalejiran. Musika instrumentuak aldean hartu eta, Portaletik abiatuta, Toribio Etxebarria kalean eta inguruan ibili ziren kantuan. Eta Eibarko Cielito Musika Bandakoek aurten ere ohitura zaharrari eutsiko diote, zapatu gauerdian Santa Zezilia Serenata eginda. Untzagatik abiatuko dira, Arikitxaneko zubiraino, hortik Untzagara bueltatzeko. source Domekan, berriz, go to link Coliseoan eskainiko dute Santa Zezilia kontzertua, 12:30ean. Carlos Sanchez-Barbak zuzenduko du eta honako piezak joko dituzte: “¡Biba la banda!” (pasodoblea, M. Asins), “Cuban Overture” (rumba, G. Gershwin), “Luisa Fernanda” (aukeraketa, F. Moreno), “Music for a movie picture” (abestia, K. Vlak) eta “Star Wars Saga” (aukeraketa, konp. J. De Mey).

Hemen daukazue atzoko kalejirako BIDEO labur bat:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »