Sari bi irabazi ditu Ordizian Mugika harategiak

Sari bi irabazi ditu Ordizian Mugika harategiak
2019/12/26 eta kitto!
Mugika harategiko Aitor Oregi Gisasolak sari bi jaso ditu Ordizian, hango Udalak, Gipuzkoako Harakin eta Txerriki-egile Elkarteak eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioak antolatutako lehiaketetan: XXII. Euskal Herriko Txistorra Lehiaketan bigarren saria eraman zuen eibartarrak eta XXI. Gipuzkoako Odoloste Lehiaketan, berriz, bosgarren saria. Mugika harategia Eibar Merkataritza Gune Irekiaren, Eibarko Dendari Elkartearen eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren kide da eta hiru elkarteetako ordezkariek zorionak eman dizkiote harakin eibartarrari, lortutako sari bi horiengatik.