"Sartu euskara erosketen zerrendan"

"Sartu euskara erosketen zerrendan"
2016/02/18 11:21
eta kitto!

Dendariak eta Ostalariak Berbetan programak, dendari zein ostalarientzat euron lantokian bertan euskara praktikatzeko aukera sortzea bilatzen du, erabilera areagotzea azken batean. Baina argi dago mostradorean barruko aldekoek bezeroon parte-hartzea ezinbestekoa dutela. Geuk ere elkarrizketa hori euskaraz izateko aukerak biderkatu ditzakegu geure lehen berbea euskaraz bada, ahal dugun guztietan erosketak egitera goazenean ere, euskara kontuan hartuz, euskara erosketen zerrenda sartuz.

Beherapenen azokak iraungo dituen hiru egun hauetan bertan topatuko gaituzue, euskara aintzat hartu eta erosketetan euskara erabiltzen saiatzeko konpromisotxoa hartzen duzuenon artean zer erosi behar duzuen idazteko  imandun libretatxoa eskaintzen.

Argazkitan atzoko eguneko hainbat momentu.

Factoring 1Factoring 4


 

 




 

Factoring 5

Factoring 2

 

 

 

 

facto1

facto4