Joan den martitzenean aurkeztu zuten bi elkarteek futbolari eta kirolari buruzko kartelak. Azken hilabeteetako elkarlanaren emaitza dira.
Ekimen honen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da, eta horretan hasiera-hasieratik egin dute bat Eibar Fundazioak eta …eta kitto!-k. “Fundazioak euskeraren erabilera eta normalizazioa sustatzeko konpromiso sendoa dauka eta horrela erakutsi du hainbat ekimenen bitartez, “Euskararen Baloia” proiektuarekin, esaterako, eta orain, …eta kitto!-rekin batera egindako lan berri honekin zabaldu egingo dugu konpromiso hori”, diote Eibar Fundazioko arduradunek. Posterrak Eibarko ikastetetxeetan, euskaltegietan, prestakuntza-zentroetan eta kirol-instalazioetan banatuko dira datorren astean. Bihar …eta kitto! astekarian argitaratuko da “Foballa” izeneko posterra eta hurrengo astean bigarrena, “Kirolak” izena duena.
#euskeraz primeran#Kirol posterrak€SD Eibar Fundazioafoballa