Sporting foball-zaletu taldeko entrenatzailea izan den Manuel Fernandez agurtu zuten zapatuan

Sporting foball-zaletu taldeko entrenatzailea izan den Manuel Fernandez agurtu zuten zapatuan
2018/04/16 eta kitto!
Asteburuan, zapatuan egindako bazkariarekin ia 40 urtetan foball-zaletuaren torneoan parte hartu duen Sporting taldeko entrenatzailea izandako Manuel Fernandez “Manolo” omendu nahi izan zuten, Eibartik kanpora bizitzera doala-eta. Untzagan taldekoekin eta gertuko beste hainbat lagunekin batera argazkia egin ondoren, denek elkarrekin bazkaldu zuten taldearen entrenatzailea izandakoa agurtzeko.