Torrekuan izan da Barixakuak Jolasian ekimeneko urteko lehen saioa

Torrekuan izan da Barixakuak Jolasian ekimeneko urteko lehen saioa
2021/01/25 eta kitto!
Eguraldi kaskarrari aurre eginez, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Barixakuak Jolasian ekimena  Torrekuko parkean izan zen joan den ostiralean. 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat jolasak antolatu ziren, segurtasun-eta higiene-neurri guztiak zainduta, eta ume asko gerturatu ez bazen ere, hurbildu zirenek primeran pasatu zuten klarionekin margotzen.

Hurrengo saioa ostiral honetan izango da, urtarrilak 29, Txaltxa Zelaiko parkean, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Orduan ere 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat jolasak egongo dira. Doan izango da eta ez da aldez aurretik izenik eman behar.

Torrekua M post 2