“Txikitatik sentitu izan dut oso hutsune handia Eibarren antzerkiaren eta arte ezenikoaren alorrean”
2021/07/26
09:17
eta kitto!
Eibarko Udalak “Antzerki laborategia” tailerra antolatu du datorren ikasturterako arte eszenikoen lanketa herritarrei eskaintzeko asmoz. Ekimen horren gidaritzapean egongo da aktorea, sortzailea eta antzerki irakaslea den Irene Hernando eibartarra. Bere “bihotz, maitasun eta ezagutza” guztiak eskainiko dizkie artistak partehartzaile guztiei.
Zein da Antzerki Laborategiaren helburu nabarmenena?
Helburu asko eta anitzak dituzte tailerrek, baina, esango nuke xede behinekoena herritarrei zerbitzu alternatibo bat eskaintzea dela, alegia, Eibarren antzezle- eta artistaharrobi bat sortzea. Uste dut Eibar moduko hiri batek ezinbestean izan behar duela askatasun-estiloa lantzea ahalbidetuko duen zerbitzua. Aske izateko eta lotsak alde batera lagatzeko sortutako tailerrak dira, eta parte hartzen duten guzti-guztiek ikastaroa amaitzean eramango dute berakiekin egunerokoan erabiltzeko erremintaz betetako motxila: askatasuna, segurtasuna, mugitzeko gaitasuna…
Jaioterrian zure gidaritzapean laborategia sortzeak zer sentiarazten dizu?
Txikitatik sentitu izan dut hutsune oso handia Eibarren antzerkiaren eta arte ezenikoaren alorrean. Musika, koroa… oro har artea landu izan da, baina non dago adierazpen-askatasuna? Hori horrela, egoera hori aldatzeko asmoz bueltatu naiz herrira, Eibarrera, eta nik bere garaian izan nuen hutsunea betetzeaz gain, gaur egungo gazte zein helduei aukera berriak eskani nahi dizkiet.
Eibarren sumatzen zenuen hutsunea dela eta, kanpora alde egin behar izan zenuen zure ibilbide profesionalari eusteko.
Bai, horrela da. Gaztetxoa nintzela Donostian zein Bilbon ikastaro asko egin nituen nire alorrari buruzkoak, eta Madrilen ere egon izan naiz. Gipuzkoako Diputazioak beka eman zidan, “talentu gazteari” bideratutakoa, eta Berlinen eman nituen aurrerapauso profesional garrantzitsuenak. Momentu honetan Donostian bizi naiz eta bi ogibide ditut: batetik, hezkuntza kulturaleko irakaslea naiz, eta, bestetik, aktore lanetan dihardut. Honako hauek izan dira nire azken lanak: “AHOY!”, “Adela eta Martirio” eta “Tarzan”.
Noiz zabaltzen da izen-ematea?
Antzerki tailerrean izena emateko aurrematrikula egin beharko da abuztuaren 30etik irailaren 22ra (biak barne)eta, horretarako, formulario bat bete beharko da elektronikoki udaleko webgunean. Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da. Onartu direnekin zerrendak egingo dira. Zerrenda horiek Pegora eta udalaren webgunean egongo dira irailaren 29an, 12:00etatik aurrera.
Zenbat talde sortuko dira?
Lau talde egongo dira: LH 3., 4. eta 5. mailakoentzat; LH 6., DBH 1. eta 2. mailakoentzat; DBH 3., 4. eta Batxilergoko 1. eta 2. mailakoentzat; eta helduena. Edonork hartu dezake parte, ez dago inongo profilik zehaztuta.
Zein da zure egitekoa hilabete horietan zehar? Zer eskainiko diezu zuk profesionalki parte-hartzaileei?
Ez zait “irakasle” hitza gustatzen, ni “gidari” izango naiz hilabete horietan zehar. Izan ere, ziur nago parte-hartzaileek asko ikasiko dutela nitaz, baina nik ere asko ikasiko dut eurekin. Antzerki Laborategia ez da Antzerki Eskola, espazio guztiz librea izango baita, elkarrengandik asko ikasiko dugun unea. Hainbat teknika landu eta ikasiko dira: antzerki fisikoa, testuala, inprobisazioak... Nork bere ahotsa, bere beharrak, bere nahiak ditu, eta hori izango da tailerraren abiapuntua.
Zer esango zenioke tailerrean parte hartzeko zalantzan dagoenari?
Asko gustatzen zait esaldi hau: “Kontuz! Antzerkiak zaletasun eta mendekotasuna sortzen du eta!”.
Zein ezagutza jasoko ditu “ikasleak” tailer horiek amaitutakoan? Zergatik izango zaio baliagarria?
Taldearen nahi eta beharren araberako erabakiak hartuko ditut, eta kideei egokitutako tailerrak sortuko ditut. Oinarria autoezagutza lantzea izango da, nork bere burua ondo ezagutzen duenean lortzen baitira benetako erremintak. Antzerkia ez da mugatzen gidoia ikasi eta eszenatoki gainean interpretatzera; horren atzean sekulako entrenamendu fisiko, mental eta emozionala dago. Gainera, gure emozioen kanalizazioa egiten ere ikasiko dugu, segurtasuna eta automaitasuna lortze aldera.
Zein aurreikuspen dituzu? Uste duzu arrakastatsua izango dela?
Itxaropentsu nago eta espero dut harrera ona izatea herritarren aldetik. Egia esan, gaztetxoen artean uste dut interesa piztu dezakeen tailerra dela, baina zalantza gehiago daukat nagusiagoak direnekin. Hala ere, ziur nago probatzen dutenean ez direla damutuko eta inguruko lagunak konbentzituko dituztela parte hartzeko. Nire bihotz, maitasun eta ezagutza guztiak eskainiko dizkiot tailerrari, uste dudalako eibartarrek ere badaukatela eskubidea horrelako esperientziak bizitzeko.