Txinako 21 ginekologo CRF Amosteguira bisita egin zuten aurreko astean

Txinako 21 ginekologo CRF Amosteguira bisita egin zuten aurreko astean
2018/11/06 10:42
eta kitto!
Txinan, hainbat ospitaletan ginekologiako zerbitzu-buru diren 21 ginekologo Eibarren egon ziren aurreko astean, CRF Amostegui errehabilitazio zentroan bisita egiten. Erreferentzidun ginekologia zentruak kontuan hartzen dituen amatasunaren inguruko europear zirkuito baten barruan egin zuten bisita. Medikuek interes handiarekin jarraitu zituzten amatasunaren prestakuntzari eta zoru pelbiko obstetrikoari buruz Mikel Amostegui zentruko zuzendariak emandako azalpenak. Masaje perineala, eskuz gidatutako terapia pelbiko eta kosikoa, erradiofrekuentzia,  erditzeko osteko orbainen tratamendua… Espainia mailan horrelako teknikak eskaintzen lehenak izan ziren CRF eta Jose Miguel Amostegui eta, horrez gain, Mikel Amostegui behin baino gehiagotan joan da Txinako ospitaletara, gaiaren inguruan berba egitera. Azaldu digutenez, “Txinan ez dute horrelako tratamendurik erabiltzen eta, beraz, hango sendagileek gaiaren inguruan interes handia daukate”.

ginekologo txinatarrak00 ginekologo txinatarrak01 ginekologo txinatarrak02 ginekologo txinatarrak03