Umorezko binakako bakarrizketak eskainiko dituzte eguenean Portalean

Umorezko binakako bakarrizketak eskainiko dituzte eguenean Portalean
2020/03/10 eta kitto!
Udal Euskaltegiaren 35. urteurrena ospatzeko prestatu duten egitarauaren baitan eguenean, 18:00etan, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren binakako bakarrizketez gozatzeko aukera egongo da Portaleko areto nagusian. Bakean dagoena bakean utzi goiburuko saioan umoreak, generoak eta euskerak bat egingo dute eta, 100 emanaldiak gaindituta, Lankuk ekoiztutako ikuskizunak harrera beroa jasotzen dihardu Euskal Herriko txoko guztietan, bai eta aurreiritzi eta mugak apurtzen ere. Ikustera joaten direnek ondo baino hobeto pasatuko dute, zalantza barik. Sarrera doan izango da.