Untzagako bikoteak irabazi du Zumarragan jokatu den jubilatu etxeen arteko I. Billar Topaketan

Untzagako bikoteak irabazi du Zumarragan jokatu den jubilatu etxeen arteko I. Billar Topaketan
ETA KITTO 2020, Urt 22

Untzagako jubilatu etxekoak, Casino Artista Eibarresekin elkarlanean, gaur Zumarragan jokatu den jubilatu etxeen arteko I. Billar Topaketan parte hartzen egon dira eta bikote txapelduna Fernando Berriozabal eta Antonio Sanchez eibartarrek osatutakoa izan da. Untzagako jubilatu etxekoekin batera, Urretxu, Bergara eta Zumarragako jubilatu etxekoak aritu dira: denek denen aurka jokatzeko, hiru partidara jokatzen ibili dira, bikoteka eta 60 karanbolatara. Zorionak bikote!

billar 3 billarra 2 billarra 4 billarra 5

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »