Urkizuko parkeak hartu zituen ostiralean Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak

Urkizuko parkeak hartu zituen ostiralean Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak
2022/01/31 eta kitto!
Hotzari aurre eginez, ume ugari hurbildu ziren ostiralean Urkizuko parkean antolatu ziren jolasetara. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Barixakuak Jolasian ekimenak ikasturtean zehar jolasak antolatzen ditu auzoetan; Txaltxa Zelaitik eta Torrekuatik pasatu ondoren, Urkizun egin ziren aurreko ostiralekoak.

Otsailean berriz ere ekingo diote jolasei. Otsailaren 11n Txaltxa Zelain izango dira, otsailaren 18an Torrekuan eta 25ean berriz ere Urkizun.

Urkizuko jolasen bideoa hemen