Urteko Batzar Nagusia egin dute gaur …eta kitto! Euskara Elkarteko bazkideek

Urteko Batzar Nagusia egin dute gaur …eta kitto! Euskara Elkarteko bazkideek
2019, Mar 14

Urteko Batzar Nagusia egin du gaur …eta kitto! Euskara Elkarteak, Urkizuko bere lokalera bertaratu diren bazkideekin. Aurreikusitako gai-ordenari jarraituta, 2018. urteari errepasoa eginda hasi dute batzarra Ekaitz Olaizola elkarteko presidenteak, Maider Aranberri idazkariak eta Ainara Labado elkarteko normalizazio arloko arduradunak. Jarraian 2019rako egitasmoak, bazkide kuotak eta aurrekontuak aurkeztu dituzte eta, galdera eta iradokizunetarako tartearen ondoren, zuzendaritza berria osatzeko proposamena onartu dute batzarrera joandako bazkideek. Horrela, zuzendaritza taldea osatzen duten kideak honako hauek dira: Ekaitz Olaizola (Presidentea), Moisés Gonzalez (Presidente ordea), Maider Aranberri (Idazkaria), Marisol Uriarte (Diruzaina) eta Ana Aizpurua, Leire Alberdi, Julian Fernandez, Gorka Guenaga, Ane Lizarralde, Jon Mardaras, Anartz Mitxelena eta Iraia Muñoa (Bokalak).

IMG_5853IMG_5843

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »