Hypermotion Ligako CD Castellon - SD Eibar partida atzeratu dute Jesus De Miguel jokalariaren heriotzagatik
Aste honetan Espainiako Futbol Federazioak Errege Kopako CD Pamplona - SD Eibar eta Erreginaren Kopako UD Levante - SD Eibar atzeratu ondoren, LaLiga-k bihar jokatzekoa zen CD Castellon - SD Eibar Hypermotion Ligako partida ere atzeratu du Jesus De Miguel jokalariaren heriotzagatik.
De Miguelek bizitza galdu zuen astearte goizean, astelehen arratsaldean CD Tenerife - Andorra FC partidan kolpe bat jaso ondoren. Tenerife taldeko aurrelariaren heriotzak eragin handia izan du futbolaren munduan eta, batez ere, berarekin jokatu dutenak lur jota daude. De Miguelek bost denboraldita jokatu zuen Castellonen, 22/23 denboralditik 24/25 denboraldira, eta valentziarrek biharko partida ez jokatzea eskatu ondoren, LaLigak eskaera onartu du.
Gauzak horrela, Jokin Aranbarrik zuzentzen duen taldeak bihar entrenamendua egingo du Areition (11:15ean, ateak irekita), larunbatean atseden hartuko du, eta igandean berriro egingo du entrenamendua Areition, 18:30ean, ateak irekita.
CD Pamplona - SD Eibar Kopako partida, bestalde, azaroaren 10ean jokatuko dela jakinarazi du Federazioak. Partida 19:00etan hasiko da, Valle de Aranguren zelaian (Mutiloa).

