Euskal Herria - Guatemala Eskola Politiko Feministen Lehen Topaketa egingo da ekainaren 6an Eibarren
Zapatuan, ekainaren 6an egingo da Euskal Herria – Guatemala Eskola Politiko Feministen I. Topaketa, Eibarren. Errebal Plazan izango da jardunaldia, 11:00etatik 15:00etara. Eibar-Ermuko Talde Motorrak eta Entreamigos-Lagun Artean elkarteak antolatu dute eta, azaldu dutenez, “topaketa hau bost urte baino gehiagotan Eskola Politiko Feministetako hainbat eragilerekin batera egindako lankidetza-prozesuaren emaitza da, eta kulturarteko trukea, hausnarketa eta elkarrizketa kolektiboa sustatzeko espazio bat sortzea du helburu. Bertan izango dira Guatemalako emakume liderrak eta giza eskubideen defendatzaileak, baita Euskal Herriko hainbat kolektibotako kideak ere. Jardunaldian zehar, prestakuntza politiko feministaren garrantzia landuko dugu ikuspegi antirrazista, kritiko eta dekolonialetatik; aldi berean, zaintzak, poza eta eraikuntza kolektiboa erdigunean jarriz. Mahainguruaz gain, eskuartze artistikoak, informazio guneak, artisau azoka txikia, kalejira eta herri bazkaria ere izango dira”. Bazkarirako izena emateko FORMULARIO HAU bete behar da.
Jarraian ikus dezakezue egunerako antolatu duten egitaraua:
- Eskola Politiko Feministen I. Topaketa
Ekainak 6, zapatua
Errebal Plazia (Eibar)
11:00 Azoka
12:00 Mahaingurua
13:30 Kalejira
14:30 Bazkaria
