Itaiak eskualde mailako egitaraua prestatu du Emakume Langileon Nazioarteko Egunerako
Martxoaren 8an Debabarrenerako mobilizazio bateratua deitu dute Ermuan.
2026/02/27
15:32
Silbia Hernandez Arrazola
Deba bailarako Itaiak, Emakumeen Antolakunde Sozialistak, Martxoaren 8rako egitaraua antolatu du Debabarrenerako. Horrela, “Emakume langileok askatzeko batu borrokara!” goiburuari jarraituta, eskualdeko hainbat herritan izango dira ekimenak. Eibarren, autodefentsa tailerra egingo da martxoaren 7an (zapatua), 11:00etan Ronin Club-en. Egun eta ordu berean, baina Deban, kafe-tertulia egingo dute, Ispilu gelan. Eta autodefentsa tailerra ere egingo da, bihar (otsailak 28) Mendaroko gaztetxean, 11:00etan. Martxoaren 1ean, bestetik, Itziarren sormen tailerra eta proiekzioa (Ellas en la ciudad) egingo dute, 18:00etan. Amaitzeko, Martxoaren 8an Debabarrenerako mobilizazio bateratua deitu dute, 12:30ean Ermuan (Martxoak 8 plazan).
