Judash eta Cobra talde eibartarrak Ermuko Vertigo Rock jaialdian egongo dira larunbatean
Goizetik gauera arteko egitaraua prestatu dute jaialdiaren 19. edizioan
2026/05/05
12:02
Ekhi Belar Errasti
Vertigo Rock jaialdiaren 19. edizioa egingo da larunbatean, maiatzak 9, Ermuan. Goizetik gauera arteko ekitaldia prestatu dute antolatzaileek eta bi talde eibartar arituko dira bertan: Judash (12:30ean, kalean) eta Cobra (19:05ean, Martxoak 8 plazan).
Guztira hamar taldek joko dute zuzenean eta kontzertuak kalean, herriko plazan eta Martxoak 8 plazan egingo dira, dohainik.