Debabarrenean zehar | 6. saioa: Non gogoa, hemen txangoa!
Ez da beti kanpora joan behar oporrez gozatzeko: gure eskualdeak aukera ugari eskaintzen ditu atseden hartzeko eta ingurua beste begi batzuekin ezagutzeko.
Oraingoan: ibilaldiak, begiratokiak, museoak eta bestelako proposamenak bildu ditugu, guztiak Debabarrena Turismoa webgunetik hartuak. Bertan aurki ditzakezue plan gehiago; beraz, saioa gustatu bazaizue edo informazio zabalagoa nahi baduzue, bertara sartzera animatzen zaitugu.
Saio honetan, proposamenak irudikatzeko, argazkiak eta bideoak erabili ditugu, modu bisual eta arinean planak erakusteko.
Helburua ideiak eskaintzea izan da: egun pasa baterako ibilaldiak, naturaz gozatzeko aukerak, kultur bisitak… bakoitzak bere gustu eta erritmora egokitu ahal izateko.
Gozatu Aste Santua Debabarrenean zehar!