Debabarrenean zehar | 8. saioa: Jatorri askoren topagunea
Saio honetan, Debabarrenean dauden Espainiar Estatuko beste herrialdeetako etxe eta elkarteak ezagutzera jo dugu. Izan ere, gure eskualdea ez da bakarrik hemengo kulturaz osatzen: urteetan zehar estatuko beste lurraldeetatik etorritako komunitate askok ere aberastu dute.
Oraingoan, bereziki Eibar eta Ermuan ibili gara, eta Andaluzia, Extremadura, Galizia, Burgos, Kantabria eta Gaztela eta Leongo etxe eta elkarteetara hurbildu gara. Bertan, elkarrizketak egin dizkiegu, haien txokoak ezagutu ditugu eta bakoitzaren historia, jarduera eta egunerokoa gertutik jasotzeko aukera izan dugu.
Saio honetan, irudiak eta bideoak erabili ditugu espazioak, giroa eta bizipenak modu bisual eta arinean erakusteko.
Helburua Debabarrenean bizi den aniztasuna balioan jartzea eta elkarte hauen lana eta ekarpena ezagutaraztea izan da, ikuspegi hurbil eta pertsonal batetik.
Ezagutu Debabarreneko aniztasuna barrutik!