Joan den domekan, azaroaren 13an, Euskal Herriko beste herri batzuetan bezala, Eibartar batzuk ere animatu ziren BIZILAGUNAK bazkarian parte hartzera. Aurtengoan hiru bazkari egin dira eta 35 parte hartzaile izan dira guztira.
13.00etan Untzagako plazan elkartu, elkar ezagutu eta parte hartzaileekin argazkia atera zen. Horren ondoren, familiak banatu eta talde bakoitza egun horretan anfitrioiek prestatutako bazkarira abiatu ziren. Bazkarian zehar, elkar ezagutzeko eta harreman berriak sortzeko aukera paregabea izan zuten!