Kalean dago aratosteei eskainitako Txikitto! aldizkariaren ale berezia

Kalean dago aratosteei eskainitako Txikitto! aldizkariaren ale berezia
ETA KITTO 2019, Mar 11

Egun  hauetan banatu da Txikitto! aldizkariaren 183. alea Eibarko ikastetxe guztietan Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Ale honetan Aratosteei eskaini diogu tarterik handiena. Egun Zuri egunean egindako argazkiak bildu eta erdiko orrialdeetan jarri ditugu, ikastetxe bakoitzari bere tokia emanez. Eta asteburuan ateratako argazkiak ere hor ikusiko dituzue, play-balck lehaiketakoak barne.

“Ikasleekin berriketan” atalean LA SALLE ISASIko 5. mailako ikasleek gospel kantuak ikasten jardun dute Karmele andereñoarekin. Ezagutzen ez zuten musika estiloarekin liluratuta bukatu du seikote honek, euren hitzengatik antzeman daitekeenez.

“Jolastokixan jolasian” atalean, Urkizu eskolekoek ORKESTRA jolasa nola egin dute erakutsi digute.
Gainera BIDEOA ere grabatu dugu,  nola egiten den hobeto ulertzeko:

Gainera, betiko moduan, denborapasak, txisteak, ikastetxeetako berriak, sukaldaritza errezetak, eskulanak, liburuei buruzko komentarioak eta ipuina aurkituko duzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »