Tor Magoarekin magiaz blai Txikitto aldizkarian

Tor Magoarekin magiaz blai Txikitto aldizkarian
ETA KITTO 2019, Urt 28

Hemen dago Txikitto!, Eibarko ikastetxeetan hilero banatzen den aldizkaria. 2019. urteko lehen alea da hau. Nork ez du ezagutzen Tor magoa? Eibarren behin baino gehiagotan izan da, …eta kitto! Euskara Elkarteak egindako gonbidapenei baiezko biribila emanez beti. Kuxkuxeroa da txikitatik, eta 16 urterekin hasi zen jende aurrean magia egiten (familiaren aurrean hasieran). Lehenengo trikimailuak bere aititeri ikusi zizkion. Txikitto! aldizkarian hobeto ezagutu nahi izan dugu, eta pozik erantzun die gure galderei.

Ikastetxeetako berriak;ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina; eskulanak eta sukaldaritza errezetak; liburuak… Era askotako edukiak aurkitu dituzue oraingoan ere.

go Ikasleekin berriketan atalean Urkizu ikastetxeko 6. mailako ikasleekin egon gara. Arotz Enean izan dira egun batzuk pasatzen. Bertan hainbat tailer egin dituzte eta  horien inguruan jardun dugu eurekin. Jolastokixan Jolasian atalean, berriz, “BIKO KATEA” jolasaren berri eman digute San Andres Ikastetxekoek. Hemen daukazue eurekin egin dugun bideoa:

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak

see

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »