Txikitto!, ikasturte berriari ekiteko prest!

Txikitto!, ikasturte berriari ekiteko prest!
2018/10/23 16:34
eta kitto!
Hemen dago Txikitto!, Eibarko ikastetxeetan hilero banatzen den aldizkaria. Prest zaudete ikasturte honetako lehen alea irakurtzeko? Aurten ere indartsu hasi dugu ikasturtea eta, betiko moduan, ...eta kitto! Euskara Elkarteko kideok era askotako edukiak prestatu ditugu ikastetxeekin elkarlanean. Zuen gustokoak izatea espero dugu.  Ikastetxeetako berriak; ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuinak; eskulanak eta sukaldaritza errezetak; liburuak; ikasleekin berriketan; jolastokixan jolasian... 178. aleko portada Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei eskaini diegu. Azaroaren 17 eta 18an Eibarren izango ditugu "Musua" ikuskizunarekin eta ziur gaude ikusteko irrikitan zaudetela. Gainera, udazkenean ondo pasatzeko beste hainbat aukeren berri ematen dizuegu barruko orriladeetako erreportajean: ipuin-kontaketa, "Dolce Vota" magia ikuskizuna, Greziako txotxongiloak, San Andres bertso-paper lehiaketa, zapatuetako tailerrak...  Elkarrizketaren atalean Ylenia Baglietto aktorearekin egon gara.

Ikasleekin berriketan atalean San Andres ikastetxeko ikasleek robotikaren inguruan egindako lanak azaldu dizkigute. “Jolastokixan jolasian” atalean, J.A. Mogel ikastolakoek "Harri, orrri, ar" joko dibertigarria erakutsi digute, jokoari beste buleta bat emanez. Hemen daukazue eurekin egin dugun bideoa:

https://www.youtube.com/watch?time_continue=2&v=s0lIdKNanJo

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.