Txikitto! jaietan murgiltzeko prest

Txikitto! jaietan murgiltzeko prest
2019/06/18 eta kitto!
Aste honetan, udako oporrak hartu aurretik, banatuko dute Eibarko ikastetxeetan ikasturteko azken “Txikitto”! aldizkaria. Portada eta barruko orrialdeak ate joka ditugu San Juan jaiei eskaini dizkiegu.

Hilabete honetako elkarrizketa Ana Ramos kazetari eibartarrari egin diogu. Aurpegi ezaguna egingo zaizue. Ana Ramosek kirol-albisteak ematen ditu Euskal Telebistan. Ez da Eibarren bizi baina sarri etortzen da familia eta lagunak bisitatzera.

“Ikasleekin berriketan” atalean Iturburuko ikasleekin egon gara. Ikastetxe horretako 5. mailako ikasleek natura aztertzen jardun dute azkeneko hiruhilekoan. Animaliak eta landareak aztertu dituzte eta lan asko egin dute: poemak, lan monogra?koak, hostoak aztertzeko irteerak…. Naturan adituak bihurtu arte ia-ia!

“Jolastokixan jolasian” atalean, Arrateko Andra Mari ikastetxekoek ““Ping-pong jolasa”” erakutsi digute.

https://www.youtube.com/watch?time_continue=24&v=ZgF10Ou6pDw

Gainera, betiko moduan, denborapasek, txisteek, ikastetxeetako berriek, sukaldaritzak, eskulanek, liburuek eta ipuinek osatzen dute aldizkaria.



Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.