Amaña es la caña

Amaña es la caña
2023/04/18 eta kitto!
Helburuak
Amaña auzoa suspertzeko elkartea da Amaña es la Caña. Taldearen helburu nagusia Amañako auzokideen parte-hartzea bultzatzea da, auzokideak auzoaren garapenaren protagonista bihurtzeko asmoz.
Amañako bizilagunak auzoko erabakietan aktiboki parte hartzea bilatzen dute eta, aldi berean, elkarteko bazkide kopurua handitu ere bai. Facebook-eko taldea indartzea da Amaña es la Cañaren beste asmoetako bat, eta, horretaz gain, auzoko elkarteen, enpresen eta bizilagun-komunitateen arteko koordinazio-egiturak sortu nahi dituzte. Gainera, herri guztiaren inplikazioa lortu nahi dute auzoko jardueretan.

Ekintza nagusiak
Urtean zehar jarduera ugari egiten dituzte: mendi-irteerak, aratosteak, lehiaketak, pilota txapelketak, Eibarren Akebairekin elkarlana, umeentzako ekintzak, Amañako Jai Batzordearekin kolaboratu, Welcom oporretan jaia, Olentzero, Gabonak Amañan...

E-maila: infoamana@gmail.com
Facebook: AMAÑA ES LA CAÑA
Webgunea: www.amanaeslacana.com