Eibarko Irratizaleen Elkartea

Eibarko Irratizaleen Elkartea
02 Abe
12:44

Helburuak
Irrati-komunikazioak sustatzea da elkarte honen eginkizuna, ikuspuntu tekniko eta giza ikuspuntutik denon zerbitzura egoteko helburuarekin. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean, eta orokorrean hartuta, larrialdietan irrati-loturak gauzatzea dago. Historia eginez, 1983ko abuztuan izandako uholde larrietan aurkitu dezakegu elkartearen sorburua. Telefono komunikazioak eta herrira sartzeko bideak moztuta zeudela, irrati-zaleek euren ekipoak ipini zituzten martxan eta informazioa zabaltzea lortu zuten. Lehenengo estazioa alkatearen bulegoan ezarri zuten, 144Mhz-ko bandan. Gero, 1984ko azaroko Sanandresetan I. Expo-Irratia egin zen Eibarren eta 1985eko ekainean Irratiaren I. 24 Orduak egin ziren Olabeko zelaian. Eta 1988an sortu zuten elkartea.

Ekintza nagusiak
– Larrialdietarako irrati jarraipen ireki iraunkorra.
– Kanpoan dauden hainbat eibartarren (misiolariak tartean) eta euren familien arteko irrati loturak egitea.
– Irrati arloan edozein motako aholku eta laguntasuna eskaintzea. Bilerak hilero egiten dituzte.

Helbidea: Arrateko Udalekua (transmisioak) Barakaldo kalea, 5 (bulegoa)
Telefonoa: 699 49 52 45
E-maila: arce_eie@yahoo.com
Webgunea: www.arce-eie.com
Kontaktua: Patxi Muñoz

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »